Gizartea -
Haurren amak hitz egin du
'Ruth eta Joseren desagerpenaren arduraduna haurren aita da'
Senideek eta ehunka pertsonek elkartasuna agertu diote amari Kordoba hiriburuan egindako elkarretaratzean. Dagoeneko hiru hilabete igaro dira bi haurrak desagertu zirenetik.
Erredakzioa
Ruth Ortiz irailean desagertutako sei eta bi urteko haurren ama Kordoban egindako elkarretaratze isilean izan da, eta bertan adierazi duenez, Jose Breton haurren aita da "desagertzearen arduraduna".
Ruth eta Joseren ama lehen aldiz izan da bere semeen aldeko elkarretaratzean. Iragan astean, gainera, Jose Bretonekin bildu zen kartzelan. Breton bere senarra da oraindik.
"Jose Breton ezagutzen duten guztiek dakite berak ez dituela haurrak galdu, eta ezagutzen ez dutenei nik neuk esaten diet hori: bera da nire seme-alaben desagertzearen arduraduna eta bera da hitz egin behar duena (...) Baina errazagoa da galdu dituela pentsatzea eta horri eustea errealitate gordina onartzea baino", esan du Ortizek.
Senideek eta ehunka pertsonek elkartasuna agertu diote amari Kordoba hiriburuan egindako elkarretaratzean. Dagoeneko hiru hilabete igaro dira bi haurrak desagertu zirenetik.