Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek sexu erasoa egin dio emakume bati Zumaian

Udalak, mugimendu feministarekin batera, erasoa gaitzesteko bilkura deitu du gaurko (19:00etan, Beheko plazan).

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteburua gizonezko batek emakume bati sexu erasoa egin zion Zumaian, bertako Udalak salatu duenez. Horren harira, erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du, mugimendu feministarekin batera, gaurko (19:00etan, Beheko plazan).

Udalak bere webgunean eskegitako ohar bidez eman du erasoaren berri, bestelako daturik eskaini ez badu ere.

Gertaera matxistaren berri izan eta berehala, erasoen aurkako protokoloa martxan jarri zuela azaldu du Zumaiak Udalak. Hala, jakinarazi duenez, "informazio eta baliabide guztiak jarriko ditu" biktimaren esku, "baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere".

Horrez gain, herritarrei "emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako gaitzespen argia" plazaratzeko deia egin die, "indarkeria ez baita soilik erasoa edo hilketa pairatzen duten emakumeen arazoa, jendarte guztiarena baizik". Halaber, zumaiarrei "inplikazioa" eskatu die; "gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke eraso bat saihesteko", nabarmendu dute.

Eusko Jaurlaritako Segurtasun Sailak ez du zehaztu nahi izan eraso horren inguruko salaketarik edo ikerketarik dagoenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak