Gizartea -

Mendi istripua

Tximista batek bi mendizale zauritu ditu, horietako bat larri, Gorbeia mendian

Bietako batek deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ertzaintzaren helikopteroan erreskatatu zituzten.

Erreskatea, Gorbeia mendian. Ertzaintzaren bideo batetik ateratako irudia
Erreskatea, Gorbeia mendian
Tximista batek zauritutako emakume bi erreskatatu dituzte Gorbeian

1:55

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume zauritu dira Gorbeia Mendian, Zeanurin, tximista batek jota, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra maiatzaren 28an gertatu zen, ostiralarekin, 19:30ean. Bi mendizaleetako batek larrialdi zerbitzuei dei egin zien, tximista batek jo zituela eta berarekin zihoan mendizalea larri zaurituta zegoela esateko.

Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu zituen bi biktimak, eta Pagomakurreko aparkalekuraino eraman. Bertara heltzean, bi anbulantziatan eraman zituzten Gurutzetako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zeanuri Mendiko istripuak Alpinismoaren azken ordukoa Gorbeia mendia