Gizartea -
Gaur arratsaldean
Lapurdiko AHTren ibilbideaz hitz egiteko bilera egingo dute Burdelen
Iragan astean, Errobiko, Hego Lapurdiko eta Aturri-Errobiko presidenteek egitasmoaren aurka protesta egingo zutela iragarri zuten. Elkargo horiek AHTaren proiektuaren aurkako jarrera erakutsi dute.
Erredakzioa
Lapurdiko Abiadura Handiko Trenaren ibilbideari buruz hitz egiteko bilera egingo dute gaur arratsaldean Burdelen. Gidaritza Batzordeak Lapurdiko AHTaren 500 metroko zabalerari buruz eztabaidatuko du. Iparraldeko zenbait hautetsik protesta egingo dute eta proiektua bertan behera uzteko exijituko dute.
Iragan astean, Errobiko, Hego Lapurdiko eta Aturri-Errobiko presidenteek egitasmoaren aurka protesta egingo zutela iragarri zuten. Elkargo horiek AHTaren proiektuaren aurkako jarrera erakutsi dute. Agerraldi horretan gogoratu zutenez, hainbat txostenen arabera, ez da beharrezkoa Lapurdin linea berriak eraikitzea. CITEC enpresak egindako bi ikerketen ondorioak azpimarratuko dituzte arratsaldeko bilera horretan.