Gizartea -

Migrazioa

Pertsona migratzaileen harrera duina eskatu dute, Irun eta Hendaiako manifestazioetan

Bi protestak 17:00etan abiatu dituzte, "Harrera Herria", "Inor ez da ilegala" eta "Des Ponts, Pas des Murs" lelopean.

Manifestazioa, Irunen. Argazkia: EFE
Manifestazioa, Irunen
Igarobidean diren pertsona migratzaileentzako harrera duina eskatu dute Santiago zubian

1:29

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Harrera Sareak eta La Cimade, Etorkinekin eta Diakité elkarteek deituta, manifestazio bana egin dute Irunen eta Hendaian, pertsona migranteentzat harrera duina eskatzeko. Gainera, mugako "kontrol arrazistak" salatu dituzte, eta agintariei harrera plan integrala eskatu diete.

17:00etan abiatu dituzte bi protestak, Irungo San Juan plazatik bata, eta, Hendaiako Udaletxetik, bestea. Santiago zubian egin dute bat bi zutabeek, eta Ficoba azoka barrutian bukatu da protesta. "Harrera Herria", "Inor ez da ilegala" eta "Des Ponts, Pas des Murs" izan dira eguneko leloak.

Manifestación en Irun

Manifestariak, Irunen. Argazkia: Xabier Urteaga (Euskadi Irratia)

Irungo Harrera Sarearen txioa

Antolatzaileek irakurri duten manifestuan, erakundeei eskatu diete "Irun eta Hendaiako alkateei, diputazioei, Eusko Jaurlaritzari eta Harrerarako Mahaia Interinstituzionalari bizietan eta itxaropenean oinarritutako politikak" egiteko.

Gainera, "Bidasoako eskualdera iristen diren pertsona migrante guztiei" behar bezalako harrera egiteko eskatu dute. Manifestuan azaldu dutenez, pertsona horiek kalean uztean, "haien etsipena areagotu egiten da eta heriotzara eraman ditzaketen erabakiak hartzera behartuta daude askotan".

Kolektiboek galdegin dute mugako "kontrol arrazistak eta berehalako kanporatze sistematikoak" eteteko, eta "bizi hobe baten bila dauden pertsonen zaurgarritasuna areagotzen duten politikak" alde batera uzteko.

Ildo beretik, Yayaren heriotza —duela astebete Bidasoa ibaian hilik agertu zen gazte migrantea— gogorarazi dute, "pertsona migranteen heriotza normalizatzea" ezinezkoa dela azpimarratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Migrazioa Iparraldea Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Giza eskubideak