Gizartea -

Eskubideak Suitzan

Urritu fisikoak bakarrik joan ahal izatea bermatu beharko du Easyjetek

Erabaki horrek soilik Suitzatik irtendako hegaldiei eragingo die, eta ez britainiar konpainiaren hegaldi guztiei.

Easyjet konpainiako hegazkin bat.
Easyjet konpainiako hegazkin bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helvetiar Konfederazioko Abiazio Zibileko Bulego Federalaren (OFAC) ustez, urritasun fisikoa duen pertsona bati lagunduta bidaiatu behar izatea inposatzeak pertsona hori diskriminatzea dakar. Orain gutxira arte, Easyjet hegazkin konpainiak betebehar hori ezartzen zien urritasunen fisikoren bat zuten pertsonei.

Genevatik Berlinera arte Easyjeteko hegaldi batean bidaiatu nahi zuen André Perez kirolariak ezin izan zuen bidaia hori bakarrik egin, ebakuazio kasuren bat izanez gero beste pertsona baten laguntza beharko zukeelan argudioaz.

Pérezek bere kabuz irteteko aukera bazuela argumentatu zuen, baina aukera hori berriz ere baztertzerakoan, laguntza eskatu behar izan zion hegazkin berean bidaiatu behar zuen pertsona bati, larrialdi kasu bat gertatuz gero berak lagun zezan.

Praktika diskriminatzaileak

Azkenean kirolariak hegazkina hartu ahal izan zuen, baina salaketa jarri zuen Abiazio Zibileko Bulego Federalean. Kasua aztertu ondoren, horrelako kasuak diskriminatzaileak direla erabakitzeaz gain, Suitzan horrelakorik egin ezin dela ondorioztatu du erakundeak.

Gertakaria izan zenetik, Easyjet Suitzak bere arautegia aldatu du horrelako kasu gehiagorik gertatu ez dadin, baina OFACek hartutako erabakiak beste konpainiek berdin ez jokatzeko aurrekari bat ezarri du. Dena den, erabaki horrek soilik herrialde horretatik irtendako hegaldiei eragingo die, eta ez britainiar konpainiaren hegaldi guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea