Gizartea -

KORONABIRUSA

Heriotza bat eta 50 positibo Nafarroan

Koronabirusaren ondorioz hil den gizonak 69 urte zituen. Horrez gain, beste pertsona bat eraman dute zainketa intentsiboetako unitatera.

Bi emakume, kalean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi emakume, kalean.
Bi emakume, kalean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

69 urteko gizon bat hil zen koronabirusak jota Nafarroan. Gainera, beste pertsona bat zainketa intentsiboetako unitatera eraman zuten eta, guztira, 50 kutsatze berri izan ziren.

Atzokoan 1.113 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 98 gutxiago) eta horietatik % 4,5 positibo izan zen. Horrenbestez, positibotasun tasa apur bat jaitsi da (% 4,7an zegoen).

Bezperan baino zazpi positibo gutxiago dira. Aurreko asteekin alderatuta ez da gorabehera handirik sumatu. Duela astebete baino lau gehiago dira, eta duela 14 egun baino zortzi gutxiago.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 47 lagun daude erietxean, horietako 12 zainketa intentsiboetako unitateetan daude, bezperan baino bat gehiago.  

Pandemia hasi zenetik 1.186 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Corella Azkoien Erizaintza Sendagaiak Txertoak Barañain Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea