Gizartea -
Adingabekoen pornografia
Pablo Lapiedra atxilotu dute, adingabekoak biluzik grabatzea egotzita
Pasa den abenduaren 20an Audientzia Nazionalak Lapiedra atxilotzea eskatu zuen, ez baitzen agertu Gai Penaletarako hirugarren Sailean zuen hitzordura.
Erredakzioa
Hungariako autoritateek Pablo Lapiedra porno zinemagilea atxilotu dute Budapesten, Kolombiak adingabekoen pornografia grabatzea eta Interneten hedatzea egotzi ostean.
Pasa den abenduaren 20an Audientzia Nazionalak Lapiedra atxilotzea eskatu zuen, ez baitzen agertu Gai Penaletarako hirugarren Sailean zuen hitzordura. Bertan, herrialde horretan zituen salaketak ikertzeko asmoz Osoko Bilerak hegoamerikako herrialdera estraditatzea erabaki zuela emango zioten jakitera.
Epailearen aurrean emandako argudioetan, Lapiedrak adingabekoak 18 urte baino gehiago zituela uste zuela esan zuen, kontratua sinatzerako orduan adin nagusia zela bermatzen zuen dokumentu bat aurkeztu baitzion.
Adingabekoen pornografiaren baliokidea
Estatuan, adingabekoen pornografia izango zen delitu horren baliokidea, eta auzitegiak 5 eta 9 urtera arteko kartzela zigorra ezar lezake epaitutako gertaerak izaera umiliagarria badu.
Ustezko biktima batek pelikulak grabatzeko goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpiak arte egoten zirela azaldu zuen poliziaren aurreko deklarazioetan. Horrez gain, 700 euro ordaindu zizkiotela aipatu zuen, eta film horiek Kolombian banatuko ez zirelaren hitza eman zioten.