Gizartea -
Ohiz kanpoko zerbitzua
Eskoltak bankuetako bezeroentzat Txinan
Herrialde horretan izandako banku lapurreta bat hildako batekin bukatu ostean, diru askoko operazioak egitera doazen bezeroak banketxera laguntzen hasi da Guilineko polizia.
Erredakzioa
Guilin txinatar hiriko polizia eskolta zerbitzua ematen hasi da bankuetako bezeroei, herrialde horretan izandako banku lapurreta batean hildako bat egon ostean.
"China Daily" egunkariaren arabera, Guilineko poliziak eskolta jarriko die bankuan diru asko sartzera edo ateratzera doazen bezeroei, aurretik 110 telefonora deitzen badute.
Egunkari horretako argazki batean kaskoa eta fusilak daramatzaten polizia bi emakume bat bankura laguntzen agertzen dira.
Hilaren 6an izandako banku lapurreta bat hildako batekin bukatu ostean jarri du Guilin hiriak ohiz kanpoko zerbitzu hori martxan.