Gizartea -
Ondarearen kontrako delitua
Alhambran bihotz bat eta inizial batzuk marraztegatik atxilotu dute
Atxilotutako emakumea, Suitzako turista bat, karguekin aske geratu da epailearen aurrean deklaratu ostean. Ondarearen kontrako delitua egozten diote.
Erredakzioa
Poliziaren agenteek Suitzako turista bat atxilotu dute Alhambrako Comarex aretoan, Urrezko Gela izenaz ezaguna den tokian, alegia, bihotz bat eta bi inizial marraztea egotzita.
Emakumea karguekin aske geratu da epailearen aurrean deklaratu ostean, ondarearen kontrako ustezko delitua leporatzen diote.
Poliziaren agenteek jakinarazi dutenez, gertakaria joan den urtarrilaren 7an jazo zen. Antza, langile batzuek azazkalekin hizki batzuk marratzen ikusi zuten turista suitzarra eta turistak bere horretan jarraitu zuela ikusita Poliziari deitu zioten eta ondarearen kontrako ustezko delitua egotzita atxilotu zuten.
Epailearen aurrean deklaratu ostean karguekin aske geratu da emakumea Alhambrako Patronatuak ikerketa amaitu eta txosten bat igorri artean.