Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Tolosak gune gorria utzi du eta hirura murriztu dira EAEn gorriz dauden udalerriak
Hala ere, Abanto Zierbenako eta Ortuellako egoerak okerrera egin du horitik laranjra igaro baitira. Eibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk gune berdean jarraitzen dute.
A. S. | EITB MEDIA
Arabak (154 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek. Agurainek gorriz jarraitzen du.
Bizkaiak ere horiari eutsi dio (100.000 biztanleko 210 kasu), eta ez dago udalerririk eremu latzenean, hau da, gorrian.
Laranjan, berriz, Abanto, Arrigorriaga, Galdakao, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zalla daude.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Sopela eta Zornotza.
Ez dago udalerririk kolore berdean.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (209 kasu 100.000 biztanleko), eta Azkoitiak eta Oiartzunek ez dute eremu gorritik irtetea lortu.
Laranja kolorez Azpetia eta Pasaiarekin batera Tolosa sartu da.
Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Donostia, Deba, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga, berriz, hori daude.
Eibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.