Gizartea -

Trafikoa

Gidari drogatu batek gorri zeuden sei semaforo pasatu ditu Bilbon

Agenteek geldiarazteko agindu diotenean, kasurik egin ez eta gorri zeuden 6 semaforo igaro ditu, Diego Lopez de Haro kale nagusiko 58. zenbakiaren parean beste auto batekin talka egin duen arte.

Gorriz dagoen semaforo bat.
Gorriz dagoen semaforo bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzainek gidari bat atxilotu dute gaur goizean abiadura handian zihoala gorri zeuden sei semaforo igarotzeagatik. Ihesean zihoala, drogak kontsumitu izanaren sintoma argiak zituen gizonak bere autoaren eta beste baten arteko talka eragin du.

Gertakaria goizeko zortzi eta erdiak aldera izan da; Poliziaren patruila-auto batek L.M.G. gizonaren (33 urte) autoa ikusi duenean. Une horretan, Diego Lopez de Haro kale nagusian garraio publikoarentzat soilik den tartetik abiadura handian zihoan auto bat detektatu dute, Bilboko Udalaren arabera.

Agenteek geldiarazteko agindu diotenean, kasurik egin ez eta gorriz zeuden 6 semaforo igaro ditu, Diego Lopez de Haro kale nagusiko 58. zenbakiaren parean beste auto batekin talka egin duen arte. Talkaren ondorioz, beste autoan zihoan pertsona batek medikuen laguntza jaso behar izan du, lepoan zuen mina dela eta.

Txano eta eguzkitako betaurrekoekin

Atxiloketa izan den unean, eguzkitako betaurrekoak eta txanoa zituen gizonak jantzita, eta ez du autotik irten nahi izan; beraz udaltzainek segurtasun uhala moztu behar izan dute, bertatik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea