Gizartea -

Erroman

Draghi segurtasun-uhalik gabe eta telefonoz hizketan harrapatu dute

Baliteke 700 euroko isuna ordaindu behar izatea eta gida baimeneko hamar puntu galtzea.

Erroman harrapatu dute. Argazkia: Oggi.it
Erroman harrapatu dute. Foto: Oggi.it
Erroman harrapatu dute. Argazkia: Oggi.it

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea Erroman harrapatu dute segurtasun-uhalik gabe eta telefono mugikorrarekin hizketan gidatzen, "Oggi" astekariak gaur jakinarazi duenez.

Italiako hedabideek berria jaso dute, baina EBZko presidentearen alde egin dute.

Baliteke 700 euroko isuna ordaindu behar izatea eta gida baimeneko hamar puntu galtzea. Hala ere, bizkartzainik gabe zioan, eta ibilgailu txiki bat eramaten zuen, ohiko ibilgailu ofizial handien ordez, "Corriere della Sera" egunkariak argitaratu duenez.

Draghi (Erroman jaio zen 1947an) Europako Banku Zentraleko presidentzia hartu zuen 2011ko azaroaren 1ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea