Gizartea -

Gertakaria

Ertzaintzak Donostian salatutako 'bahiketa azkarra' baztertu du

Gizonezko batek salaketa jarri zuen pasa den urtarrilaren 2an, bi pertsonak mehatxupean kutxazain automatikotara eraman eta ateratako dirua ostu ziotela esanez, baina orain deklarazioa aldatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urtarrilaren 2an Donostiako merkatal zentro bateko aparkalekuan indarkearia erabilita izandako ustezko lapurreta bahiketa azkarra edo 'express' deiturikoa izan denik baztertu du. Salaketa ipini duenak deklarazioa aldatu du eta hasiera batean esandakoa gezurtatu baitu.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gertakaria ikertzen ari dira oraindik, baina orain arte bildutako datuen arabera, ziurrenik ez zen inolako deliturik izan.

Ustezko biktimak Ertzaintzari emandako azalpenak zuzendu ditu eta ez zuela dirua lapurtzeko 'bahiketa azkarrik' jasan adierazi die.

Agenteei autoan egin zuen bidaia borondatez egin zuela azaldu die, eta kotxean berarekin pertsona bat zihoala argitu die, eta ez bi hasiera batean esan bezala. Horrez gain, gertakaria ez zela aipatutako merkatal gunean izan argitu die. Halaber, bankuetan atera zuen dirua, inork behartu gabe atera zuela adierazi die.

Hasierako deklarazioa aldatu du

Garbera merkataritza gunean gertatu zela esan zuen. Erosketak egin ondoren dendatik atera eta aparkalekura autoaren bila joan zenean, bi pertsonak arma zuri batekin mehatxu egin omen zioten. Gizona bere autoan sarrarazi eta Pasaia aldeko hiru kutxazain automatikotatik dirua aterarazi zioten. Antza, 500 euro inguru. Diru kopuru hori eskuratu zutenean, gaizkileek autoa eta jabea alde batera utzi eta ihes egin zuten.

Orain, salaketa hori aldatu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea