Gizartea -

NAFARROA

Foruzaingoaren aplikazio berri batek gidabaimenik gabeko gidariak hauteman ditzake

Tradesegur enpresarekin elkarlanean egindako aplikazioa aitzindaria da. Gaur egun, gidabaimena kenduta duten 1.200 pertsona inguru daude Nafarroan.

Foruzaingoaren errepide kontrola (artxiboko irudia). Argazkia: EFE
Foruzaingoaren errepide kontrola (artxiboko irudia)
Foruzaingoaren errepide kontrola (artxiboko irudia). Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak eta Tradesegur enpresak gidabaimenik ez duten gidariak hautemateko aplikazio aitzindari bat garatu dute elkarlanean. Matrikulak ezagutzeko OCR sistemari esker, besteak beste, epaile batek erabaki duelako edota puntu guztiak galdu dituelako gidabaimenik gabe dauden gidariak identifika daitezke.

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu basera konektatuta dauden matrikulak irakurtzeko bi gailu erosi ditu aurten Foruzaingoak. Gailu horiek erraz hautematen ditu, besteak beste, asegururik ez duten, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) gainditu gabe duten edota baja emanda dauden ibilgailuak.

Gailu horiek tripode baten gainean edo ibilgailuen kanpoaldean jarrita erabil ditzakete agenteek, geldirik zein mugitzen ari direla.

Orain, aplikazio berriari esker, agenteak gai dira kontsultak egiteko eta gidabaimena kenduta duten ibilgailuen jabeak aurkitzeko.

Gaur egun, gidabaimena kenduta duten 1.200 pertsona inguru daude Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Teknologia Nafarroa gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Foruzaingoa