Gizartea -

Adierazpen polemikoak

Kordobako gotzainak dio hedabideek sexu-harremanak sustatzen dituztela

Demetrio Fernandezek asteroko gutunean azaldu duenez, erromatarren inperiotik gizakiaren "zintzotasuna eta kastitatea galtzen ari da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demetrio Fernandez Kordobako gotzainak salatu du sexu-harremanak sustatzen dituztela "etengabe" komunikabideek, filmek, telebistak eta "baita Bigarren Hezkuntzako eskola askok ere, eskola programaren barruan".

Asteroko gutunean azaldu duenez, erromatarren inperiotik gizakiaren "zintzotasuna eta kastitatea galdu da".

Fernandezen esanetan, "sexualitatea ondo bideratzen denean, pertsona armonian bizi da bere buruarekin eta gainerakoekin, probokazioa eta indarkeria saihestuz".

Baina, sexualitatea "desbideratzen denean, eskuan lehergailua izatea bezala da, edozein momentutan egin dezake eztanda eta daraman pertsona zauritu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea