Publizitatea
Itxi

2021/06/09

10:32

Gizartea

Koronabirusa

Nola eskuratu covid-19 pasaportea EAEn?

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Eskuragarri dago jada, baina sinadura digitalarekin bakarrik, oraingoz. Ez da osasun egiaztagiria, berrogeialdirik gabe bidaiatzeko tresna baizik.

1:22
Osakidetzako webgunean lortu daiteke. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak herritarren esku jarri du covid-19 pasaportea edo ziurtagiria lortzeko prozedura. Dokumentu horrekin berrogeialdirik egin gabe bidaiatu ahal izango da Europar Batasunean zehar uztailaren 1etik aurrera.

Eskuratzeko honako pausoak jarraitu beharko dira:

- Osakidetzaren webgunean sartu.

- Koronabirusa atalean sakatu.

- Goiko menuan, bosgarren aukeran sartu (Covid-19 informazioa) eta irekitzen zaigun menu zabalgarrian, azken aukera ("EB-ko COVID Egiaztagiri Digitala") hautatu.

- Hiru ziurtagiri mota daude aukeran, baina oraingoz bi bakarrik daude eskuragarri:

       Txertaketa-ziurtagiria (txertoaren dosi bat edo bi jarrita dutenei emango zaiena, iraungipen zehatzik gabe)

       Errekuperazio-ziurtagiria (PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean emango dena) 

       Proba negatiboaren egiaztagiria (antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei   

       eskainiko zaiena).

Lehenengo egunetan soilik sinadura digitalarekin (NAN elektronikoa, Izenpe, BAKQ edo antzekoak) egin ahal da kudeaketa, baina Osakidetza lanean ari da aplikazioa hobetu eta izapide horiek errazteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;