Gizartea -

Otsailak 4

Gipuzkoako azpiegitura handien kontrako manifestazio bat deitu dute

Martxa Abiadura Handiko Trena, Pasaiako portua, erraustegia, espetxe berria eta Gaintxurizketa logistika-plataformaren kontra, besteak beste, egingo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat kolektibok manifestazio bat deitu dute Donostian, Gipuzkoako "azpiegitura handiak" gelditzea eskatzeko; hala nola, Abiadura Handiko Trena, Pasaiako portua, erraustegia, espetxe berria eta Gaintxurizketa logistika-plataformaren kontra, besteak beste.

Martxa otsailaren 4an egingo dute eta gaurtik, ostirala 13, hasiko den ekitaldi sorta baten azkena izango da. Ekitaldiok Gipuzkoako zenbait lekutan egingo dute eta mota askotakoak dira, esaterako, mahai inguruak, eztabaidak, elkarretaratzeak, proiekzioak, konferentziak etab.

Amagoia Escudero eta Kepa Olaizek egin dute iragarpena, Donostian egindako prentsaurreko batean, ekitaldiak antolatu dituzten plataformen bozeramaile lanetan; plataformak honakoak dira: AHT Gelditu! Elkarlana, Erraustegiaren Kontrako Plataformen Koordinakundea, Pasaiako Portuaren kontrako Taldea eta EHNE sindikatua.

Halaber, deitzaileen artean, AHTren Kontrako Asanblada, Mutriku Natur Taldea, Gipuzkoa Zero Zabor plataforma eta PTPren Aurkako Oiartzungo Taldea ere daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea