Gizartea -

Gipuzkoa

Lau pertsona zauritu dira sute batean Beasainen, kea arnastuta

Pertsona heldu bat eta adingabe bat Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Sua San Inazio kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuan piztu da, sukalde batean.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira sute batean Beasainen (Gipuzkoa), kea arnastuta, eta horietako bi Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte, suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez. Antza denez, etxeko ke-erauzgailuak su hartu du.

Iturrien arabera, sutea 15:15 aldera San Inazio kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuan piztu da, sukalde batean, hain zuzen ere.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali dute, baina sugarrek ke handia sortu dute, eta etxebizitzako lau bizilaguni kalte egin die.

Horietako bi tokian bertan artatu dituzte, baina beste bi, heldu bat eta adingabe bat, aita-alaba, Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak Suhiltzaileak Goierri azken ordukoa