Gizartea -

Koronabirusa

65 pertsona salatu dituzte Gasteizko diskoteka batean, osasun neurriak urratzeagatik

Udaltzaingoak Alaba Jeneralaren kaleko ostalaritza lokal batean eraman zuen aurrera dispositiboa, ostiralean. Diskotekako jabea ere salatu dute.

Alaba Jeneralaren kaleko diskoteka. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Alaba Jeneralaren kaleko diskoteka.
Alaba Jeneralaren kaleko diskoteka. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak diskoteka bateko bezeroen aurka 65 salaketa aurkeztu ditu, osasun neurriak urratzea egotzita. Era berean, ostalaritza lokaleko jabea salatu dute udaltzainek.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, Udaltzaingoak Alaba Jeneralaren kaleko ostalaritza lokal batean eraman zuen aurrera dispositiboa, ostiralean. Bezeroak covid-19 pandemiaren aurka borrokatzeko araudia urratzen ari zirelakoan bertaratu ziren udaltzainak.

Udaltzainek pertsona ugari maskararik gabe aurkitu zituzten diskoteka barruan, besteak beste.

Horregatik, 65 salaketa jarri zituzten, horietako bat diskotekaren jabeari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak