Gizartea -
Goizeko lehen orduetan
Astelehenera arte luzatu dute izotzari dagokion abisu horia
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak izotzari dagokion abisu horia ezarri du astelehenera arte, batik bat Araban.
Erredakzioa
Larunbatean, goizean, lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodeitsu egongo da eta norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean eta gauean hego-osagaia nagusituko da Euskalmet, euskal meteorología agentziak iragarri duenez.Tenperaturan, ez da aldaketarik izango. Barnealdean izotz txikia egiteko probabilitatea handia da.
Igandean ere goiz-lanbroa izango da. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi- hodeiak nagusituko dira. Arratsalde-gauean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.
Astelehenean ere zerua hodeitsu egongo da. Arratsaldean eta gauean prezipitazio txikia egiteko probabilitatea handia da, batez ere barnealdean. Elu-kota 1100-1200 m inguruan kokatuko da. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi igo eta maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.
Abisu horia
Larunbatean, goizaldean eta goizean goiz barnealdean izotz txikia egiteko probabilitatea handia da. Horregatik, izotzari dagokion abisu horia ezarri dute barnealdean 00tik 10era
Abisua astelehenera arte mantenduko da, izan ere, goizaldean eta goizean goiz barnealdean izotz txikia egiteko probabilitatea handia da, bereziki Araban.