Gizartea -

Udako programazioa

Gasteizek 150 ikuskizun eskainiko ditu uda honetan aire zabalean

Gasteizek "ez jaiak" ospatuko ditu, hainbat kontzertu eta ikuskizun eskainita.

Este año tampoco se celebrarán las Fiestas de La Blanca. Foto: EITB Media
Este año tampoco se celebrarán las Fiestas de La Blanca. Foto: EITB Media
Este año tampoco se celebrarán las Fiestas de La Blanca. Foto: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizek ez ditu aurten ere ospatuko Andre Maria Zuriaren jaiak, baina kultur egitarau oparoa prestatu du udarako, batez ere abuztuaren 3tik 8ra.

"Iazko udan ekin genion bideari jarraiki, berriro ere kalera aterako dugu kultura, zuzeneko ikuskizunek pizten duten ilusioa berreskuratzeko asmoz, bai eta kultur sektoreari laguntzeko ere, oro har, bai, baina baita bereziki kaleko arteei", esan du Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Estibaliz Cantok.

"Asmo horrek bultzatuta, kalitatezko kultur programazioa eskaintzen diegu herritarrei, kulturaz aire zabalean gozatu ahal dezaten, era guztietako formatu eta diziplinatan", gehitu du.

Programazioa uztailaren 6an hasi eta iraiularen 5era bitartean garatuko da, hiriko 14 plaza, lorategi eta gune irekitan, nola hiriaren erdialdean, hala auzoetan ere.

Hauek dira hamalau leku horiek: Hegoalde gizarte-etxearen eskailerak, Judimendi parkea, Gabriela Mistral kirol-gunea (Salburua), Iparraldeko parkea, Aranbizkarreko parkea, Arriagako parkea, Poliedroen parkea (Ibaiondoko gizarte-etxea), Zabalganeko gizarte-etxeko aurrealdea, Santa Maria plaza, Zulueta jauregiko lorategiak, elurtegiaren ingurua (Frai Zacarias Martinez kalea), Falerina lorategia eta Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategiak.

Arte-diziplina ugari biltzen ditu programazioak:

- Antzerkia, Kamikaz, Hortzmuga, El Mono Habitado, La DKV, Zurrunka, Kolektivo Monstrenko, Ekoma, Lanku, Pez Limbo, eta abarren eskutik.

- Dantza: Organik, Node, La Incendiaria, Altraste, Amaia Elizaran, eta beste artista batzuk.

- Kontzertuak: Konpost, Kai Nakai, La Furia, Shiny Red Mood, La Mare, Tenpora, Idoia, The Soulbreaker Company, Joseba B. Lenoir, Moonshine Wagon, Bulego, Puro Relajo, Sira Coel, La Pulga, Dead Sequoia, Sophi, Sara Zozaia, Elh Malyck, Trikoma, Moni Garage, Outgravity, Raúl Romo, Clarisse eta askoz gehiago.

- Zirkua: Alta Gama, Kautxukotoi, Sarini + Ortzi, Ganso & Cía, Zirika Zirkus, Zirkozaurre, Malas Compañías, eta beste batzuen eskutik.

- Magia, besteak beste Akelar, Dramagia, Jon Zabal, Kulturmagic, Hodei Magoa arituko dira.

- Monologoak: Óscar Terol, Valeria Ros, Sergio Arrospide, Virginia Imaz, Juanjo Monago, Nerea Garmendia, Mikel Bermejo, Ainhoa Aierbe, Tessa Andonegi, Gorka Aguinagalde, Alazne Etxeberria, Belén Cruz eta Mila Espiga, Txabi Franquesa eta beste asko.

- Haurrentzako ikuskizunak: Deabru Beltzak, Kontukantari, Imaginaciones Nai, El Gran Rufus, Circo Chosco, Ana Capilla, La Gata Japonesa, Oihulari Clown, Cía Avela, Cía Barré, Eidabe, eta abar.

- Folka: Ziekoko Gaita-joleak & Friends, Xabi Aburruzaga, Hutsun, Iñaki Palacios & Baltik, Garikoitz Mendizábal & Gorka Hermosa, eta beste.

- Bestelako ikuskizun batzuk: Gasteizko Udal Banda, jotak, trikitixa, bertsolariak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, eta gehiago.

- Aire zabaleko zinema, hiriaren zenbiat gunetan.

Gainera, uztailaren 17an dagoeneko tradizio bihurtu den Aire zabaleko pintura lehiaketa egingo da, aurten Zabalganeko auzoan.

Aire zabaleko esparru mugatuak izango dira guztiak; gehieneko ikusle-kopurua zehaztuta izango dute, denak eserita; segurtasun-neurriak oro errespetatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiarekin bat etorriz.

"Aire zabaleko udako kultur programaziora hurbiltzera animatu nahi ditugu gasteiztar guztiak. Denetik dago, eta denentzat, eta betiere osasun alorreko agintariek ezarritako neurriekin", adierazi du zinegotziak.

Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, non ez duen osasun-egoerak okerrera egiten, eta gonbidapenen banaketa etetea gomendatzen.

Gaurtik aurrera, eskuragarri dago programazio osoa Udalaren web-gunean; bertan, ikuskizun guztien egun, ordu eta lekua zehazten dira, bai eta informazio osagarria ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Uda