Gizartea -

KORONABIRUSA

59 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan eta positibitatea % 4ra igo da

Azken astean 25 eta 59 kasu berri artean diagnostikatu dituzte egunero. Atzo, Iruñeko Txantrea auzoan atera ziren kasu berri gehien: zazpi.

Terraza bat hutsik, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Terraza bat hutsik, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Terraza bat hutsik, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren intzidentzia egonkor mantendu da azken aste honetan Nafarroan, 25 (asteartean) eta 59 (larunbatean) kasu artean. Ostiral honetan 59 pertsonari atzeman diote birusa, Foru Gobernuak larunbat goizean emandako behin-behineko datuen arabera. Aurreko larunbatean publiko egindako zenbaki bera da, baina ostegunean baino 12 kasu gehiago ere badira.

Iruñeko Txantrea auzoan zazpi kasu atzeman dituzte azken egunean. Herri kolpatuenen artean, ondoren, Burlata, San Adrian eta Villafranca daude, bakoitza bost positiborekin.

Atzo, guztira, 1.472 PCR eta antigenoen test egin zituzten eta ateratako positibo kopurua ikusita, positibotasun-tasa % 4koa izan da. Astean zehar, Foru Erkidegoan 32 kasu atzeman ziren astelehenean ( % 1,9), 62 asteartean ( % 3,3), 46 asteazkenean ( % 3,2), 47 ostegunean ( % 3,2) eta 59 ostiralean (% 4).

Bestalde, 29 pertsona zeuden ostegunean ospitaleratuta Nafarroako ospitaleetan, horietatik 9 ZIUn.

Edukierak eta ordutegiak zabaldu dituzte Nafarroan

Covidaren kontrako borrokan, neurri berriak sartu ziren indarrean atzo, ekainak 18, Nafarroan eta momentuz, uztailaren 1era arte, biak barne. Helburua da egoera egonkortzen joatea eta neurriek emaitzak monitorizatzea, bai intzidentzian, bai txertaketa-kanpainak osasungintza-eremuan duen eraginean ere. Osasun sailburu Santos Indurainek atzo adierazi zuenez, "edukiera eta ordutegiak gure bide-orrian jasotzen den arrisku ertaineko egoerara pasatzean datza aldaketa".

Neurri berrien arabera, ostalaritzako barrualdeen edukiera % 30ekoa izatetik % 50ekoa izatera pasako da. Hala ere, aukera emango zaie establezimenduei erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez dezaten, covid-19aren prebentziorako jardunbide egoki batzuk betetzeko konpromisoa hartzen dutela ziurtatzen duena, hala nola distantziak handitzea, CO2 neurgailu bat instalatzea eta 800 ppm-ak (milioiko zatiak) ez gainditzea edo bezeroen trazabilitatea bermatzea. Horrela, barnealdearen gehienezko okupazioa mahaien arteko distantziak markatuko du, gutxienez 2 metrokoa izan beharko duelarik.

Mahai bakoitzean gehienez ere 6 lagun eseri ahal izango dira, euren artean 70 zm-ko distantzia gordez, eta itxiera ordua gauerdira atzeratuko da.

Nafarroako covidaren aurkako neurri berriek, gainera, ospakizunei, elkarte gastronomikoei, aterpetxeei, kultur jarduerei eta kirol jarduerei ere eragiten diete, besteak beste.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua