Gizartea -

EAE

Nola eskuratu covid pasaportea ziurtagiri elektronikorik gabe

Gotzone Sagardui osasun sailburuak aurreratu duenez, nahikoa izango da Osakidetzako txartelaren zenbakia erabiltzea, eta mugikorrean kode bat jasotzea.

Nola eskuratu covid pasaportea Osakidetzako webgunean? Argazkia: Osakidetza
Nola eskuratu covid pasaportea Osakidetzako webgunean?
Nola eskuratu covid pasaportea Osakidetzako webgunean? Argazkia: Osakidetza

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid ziurtagiri digitala edo 'osasun pasaportea' lortzeko bidea errazte aldera, sinadura elektronikorik gabe ere ziurtagiria modu telematikoan eskuratzeko aukera jarri du martxan Jaurlaritzak. Orain arte sinadura digitalaren bidez baino ezin zen eskatu.

Gotzone Sagardui osasun sailburuak azadu duenez, txertatuta daudenek edo koronabirusa urtarriletik hona pasa dutenek covid pasaportea ziurtagiri elektronikorik gabe eskuratu dezakete gaurtik aurrera Osakidetzaren webgunean. Nahikoa izango da Osakidetzako txartelaren zenbakia erabiltzea, eta mugikorrean kode bat jasotzea.

Nola eskatu?

Txertaketa ziurtagiria sinadura elektronikorik gabe eskatzeko, egin klik hemen

Errekuperazio ziurtagiria sinadura elektronikorik gabe eskatzeko, egin klik hemen

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak albisteak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusaren olatua gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak Ziurtagiri digitala Euskadin