Gizartea -

Marta del Castillo auzia

Legegileek huts egin dute Marta del Castillo auzian, Gallardonen ustez

Justizia ministroak legegintza-defizita dagoela uste du eta legea aldatu beharko litzatekeela defendatu du.

Marta del Castilloren epaiak samina eta frustrazioa eragin du. Argazkia: EITB
Marta del Castilloren epaiak samina eta frustrazioa eragin du. Argazkia: EITB
Marta del Castilloren epaiak samina eta frustrazioa eragin du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak legegileen hutsa onartu du Marta del Castillo auzian eta araudia eta adin txikiko biktimen babesa sendotzeko Gobernuaren nahia azaldu du.

Sevillako Auzitegiaren epaiak eragin duen frustrazioaren inguruan hitz egin du, izan ere 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Miguel Carcañori Marta del Castillo hiltzeagatik. Eta bortxaketa delituari dagokionez, absolbitu egin dute baita gaztea hiltzen ustez lagundu zioten beste hirurak ere.

Marta del Castilloren familiaren mina errespetatzen duela adierazi du eta legegintza-defizita dagoela onartu du. Legea aldatu beharko litzatekeela uste du, baina Sevillako Auzitegiaren defentsa egin du legeak esaten duena bete duelako.

"Norbaitek huts egin badu, legegileak izan gara", esan du Gallardonek eta epaileek legegintza bete behar dutela azaldu du. "Legegileek ezarri behar dituzte jokoaren arauak eta epaileak hori bete behar du", berretsi du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea