Gizartea -

Ostiraletik aurrera

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoitzetako logeletan bisitak egin ahalko dituzte

Arabako eta Gipuzkoako erresidentziatan ezinbestekoa izango da txertaketaren jarraibide osoa hartuta izatea gelan sartzeko. Bizkaian, berriz, ez zaie halakorik eskatuko bisitariei.

Bisita erresidentzia batean. Argazkia: Efe
Bisita erresidentzia batean. Argazkia: Efe
Bisita erresidentzia batean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoiliarrek logeletan jaso ahal izango dituzte bisitak ostiraletik, ekainaren 25etik, aurrera.

Alabaina, Araban eta Gipuzkoan, baldintza bat bete beharko dute bisitariek gelan sartu ahal izateko: txertaketa ibilbidea amaituta izatea. Bizkaian, berriz, malguagoak izango dira eta ez zaie halakorik eskatuko.

Aldundiek ostiral honetan argitaratuko dituzte adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonentzako erresidentzietako foru arau berriak xehetasun guztiekin.

Arabako Aldundiak aurreratu duenez, partekatzen diren logeletan ezingo da bisita bat baino gehiago elkartu, baina senideak badira posible izango da.

Aurreko foru aginduaren bisita eta irteera erregimen berdinari eutsiko diote. Hala, astean gutxienez hiru bisita izatea ahalbidetuko zaio egoiliar bakoitzari, eta horien ordez irteerak egiteko aukerarekin.

Erresidentzietako erabiltzaile bakoitzak gehienez bi bisitari jaso ditzake aldi berean, egoiliarrek egunero ateratzeko aukera izango dute, eta irteerak lehenetsiko dira bisiten aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Gaixotasunak Gasteiz Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia