Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeen datuak egonkor daude Nafarroan, 51 kasu berri zenbatuta

Martzillan, Tuteran eta Iruñeko Txantrea auzoan 4 kasu erregistratu dituzte. Foru Erkidegoak aste batzuk daramatza antzeko zifretan, egunean 50 kutsatze inguru.

Emakume bat, maskararekin. Argazkia: EFE
Emakume bat, maskararekin.
Emakume bat, maskararekin. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan 51 kasu positibo berri zenbatu dira Nafarroan, bezpean baino zertxoabait gehiago, 40 kasu izan baitziren orduan. Osasun sistema publikoak 1272 proba egin ditu (653 PCR eta 619 antigeno test). Positibotasun tasa % 4an kokatu da.

Azken egunean gora egin arren, azken asteotako joerari eutsi zaio. Ekainean zehar hamar egunetan soilkik gainditu da 50 kutsatuen langa, eta ekainaren 1ean izan ziren hil honetako kutsatu gehien, 88, zehazki. Gainerako egunetan 50etik behera mantendu dira eta sei egunetan 40 baino gutxiago ere izan dira egun bakarrean hautemandako datuak.

Nafarroako Gobernuaren behin behineko datuen arabera, kasu positibo gehien Martzilla eta Tuteran zenbatu dira, baita Iruñeko Txantrea auzoan ere; launa positibo izan dira horietan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, covid-19ak jota 21 paziente daude Foru Erkidegoko ospitaleetan, aurreko egunean baino bost gutxiago. Ostegunean pertsona bat ospitaleratu zuten, eta ez zen hildakorik izan. Gauzak horrela, orain arte 1192 hildako baieztatu dituzte Nafarroan.

Txertaketa prozesuari dagokionez, ostegunean 9952 dosi eman zituzten. Guztira, 565 843 txerto jarri dituzte, oraingoz Nafarroak jaso dituen 612 465 txertoetatik. Arratsaldean Modernako 4300 dosi heldu dira Foru Erkidegora.

228 351 pertsonak txertaketa bukatu dute, horietako 7666k ostegunean bigarren dosia jaso ondoren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua