Gizartea -

Marte

Martetik heldutako meteorito baten aztarnak aurkitu dituzte Marokon

Meteoritoak metal eta harriz osatutakoak dira, eta batzuetan eguzki sistema osatzen duten gorputzetatik askatu eta Ilargira edota Lurrera erortzen dira.

Pasa den uztailean Marokon eroritako meteoritoaren antzeko irudia.
Pasa den uztailean Marokon eroritako meteoritoaren antzeko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko zientzialari talde batek pasa den uztailean Marokon eroritako su bola Martetik heldu zela eman du ezagutzera. Nazioartean Meteorito eta Zientzia Planetarioaz arduratzen den elkarteak Tissint bezala izendatu duten aurkikuntza horren inguruko xehetasunak argitu ditu bere barne buletinean.

Edward Scottek, 950 zientzialari batzen dituen elkarteko ordezkariak, gramo bateko zatietatik hasi eta kilo bat arteko pisua duten meteorito puskak aurkitu dituztela azaldu du; guztira, zazpi kilo material aurkitu dituzte.

"Martetik heldutako arrokak oso baliotsuak izan ohi dira, eta hauek are garrantzitsuagoak dira, orain dela gutxi heldu baitira. Lurreko kutsaduraren bitartez kaltetu ez izana espero dugu" gehitu du Scottek.

Adituaren hitzetan, meteorito hau Lurra jotzeko unean ikusi den bosgarrena da. Guztira, Martetik heldutako 55 meteorito zenbatu dituzte orain arte.

Suzko bola

Tissinten istorioa 2011ko uztailaren 18ko goizaldeko ordu bietan hasi zen, hainbat pertsonak Marokoko Tata eskualdeko Oued Draa bailaran suzko bola bat ikusi zutenean.

2011ko urrian, Oued Draa ibaiaren alboan kolore beltzez estalita eta hainbat lekutan gune distiratsuak zituzten harriak aurkitu zituzten bertako nomadek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea