Gizartea -

kORONABirusa

Baheketa masiboa egingo dute Mallorcan egon diren 16 eta 19 urte bitartekoen artean

Ekainaren 12tik aurrera irlan egon diren gazteak deitu dituzte parte hartzera. Osakidetzaren zentro guztietan egingo dute larunbatean eta igandean.

PCR proba Agurainen. Argazkia: EiTB
PCR proba Agurainen. Argazkia: EiTB
PCR proba Agurainen. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak covid-19a atzemateko baheketa masibo batean parte hartzekoa deia egin die ekainaren 12tik aurrera Mallorcan egon diren 16 eta 19 urteko EAEko pertsona guztiei. Datozen egunotan irlatik iristen direnek ere izango dute parte hartzeko aukera.

Osasun Sailak azaldu duenez, proba egiteko hitzordua hartu behar da ohiko osasun zentrora edo Osasun Kontseilura (900 20 30 50) deituta. 

Arabako probak Txagorritxun (Gasteiz) eta Lezako ospitalean egingo dituzte. Bizkaian, berriz, Zallako, Basauriko, Durangoko, Deustuko, Begoñako, Errekaldeko, Indautxuko, Buenabistako eta Urdulizko osasun zentroetan.

Gipuzkoan Iztietako, Hernaniko, Amaraberriko, Zarauzko eta Tolosako osasun zentroetan eta Zumarragako, Arrasateko, Bidasoako eta Eibarko ospitaleetan egingo dituzte probak.

Oraingoz 126 dira agerraldi horri lotuta EAEn atzemandako positiboak. Gainera, Delta aldaera eta aldaera britainiarra agertu dira.

Reggaetoi kontzertu bat eta hoteletako festak, Mallorcako agerraldiaren foku nagusiak
Reggaetoi kontzertu bat eta hoteletako festak, Mallorcako agerraldiaren foku nagusiak
Reggaetoi kontzertu bat eta hoteletako festak, Mallorcako agerraldiaren foku nagusiak

1:43

Kutsatze datu horien aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak baheketa masiboa egitea adostu dute birusaren transmisioa geldiarazteko, bidaiarien jatorria anitza delako.

Gainera, proba egiten dutenei "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu diete datozen egunetako harreman sozialei begira, eta aztarnarien aholkuei jarraitzeko.

Erasmus ikasleek txertaketa aurreratzeko eskatu dute, bidaiatu ahal izateko
Erasmus ikasleek txertaketa aurreratzeko eskatu dute, bidaiatu ahal izateko
Erasmus ikasleek txertaketa aurreratzeko eskatu dute, bidaiatu ahal izateko

1:18

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Bidaiak Koronabirusa