Gizartea -

KORONABIRUSA

Behera egin dute kutsatzeek Nafarroan, 34 kasu atzeman baitituzte azken egunean

% 2,6koa izan da positibitate tasa. Atzo ez zen ez ospitaleratzerik ezta heriotzarik izan covidagatik.

Txertaketa Mutiloan, Foremen egoitza zaharrean. Argazkia: EITB
Txertaketa Mutiloan, Foremen egoitza zaharrean. Argazkia: EITB
Txertaketa Mutiloan, Foremen egoitza zaharrean. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kutsatze datuek hobera egin dute azken egunetan Nafarroan. Ostegunean 51 positibo berri detektatu bazituzten, atzo, ostirala, 34 pertsonak eman zuten positibo.

1.326 proba diagnostiko egin zituen Osasun Sailak (PCR eta antigeno testen artean) egunean zehar, eta horien % 2,6k eman zuten positibo, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.

Zonaldeka, Sarriguren herrian izan ziren positibo gehien: lau. Ondoren, Iruñeko Txantrea eta Arrosadia auzoetan zein San Adrian herrian, hiruna, eta San Jorgen, Mendillorrin eta Ribaforadan bina.

Bestalde, atzo ez zen ospitaleratzerik izan, ezta heriotzarik ere covid-19agatik.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 21 pertsona zeuden ostiralean covidagatik ospitaleratuta, horietako 7 ZIUn, bezperan bezala.

Txertaketa

Covidaren aurkako txertaketari dagokionez, 6.428 dosi jarri zituzten atzo. Guztira, 572.271 dosijarri dira eta 233.667 pertsona daude erabat immunizatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua