Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Pertsona bat hil da Mungian izandako trafiko istripuan
Moto batek, bi autok eta furgoneta batek elkarren kontra jo dute. Kolpearen ondorioz, motoan gidariaren atzean zihoan pertsona tokian bertan hil da, eta gidaria larri eraman dute ospitalera.
EITB MEDIA
Pertsona bat hil da, gaur goizean, BI-631 errepidean, Mungia parean izan den trafiko istripuan. Ertzaintzak baieztatu duenez, moto batek, furgoneta batek eta bi autok izan dute istripua, eta kolpearen ondorioz, motoan zihoazen bi kideetako bat ezbeharraren lekuan bertan zendu da; gidariaren atzean zihoana da hildakoa. Gidaria, berriz, larri zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera, helikopteroz.
Istripua 12:30ean jazo da, eta, errepidea itxita egon da, Bermeoko noranzkoan, baina, dagoeneko, irekita dago.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.