Gizartea -
Gertakizuna
Hilik topatu dute abenduan desagertu zen Portugaleteko gizonezkoa
Gorpua Landetan topatu zuten abenduaren 20an, baina orain baieztatu dute Andres Fernandezena (67 urte) dela.
Erredakzioa
Andres Fernandez, abenduan desagertu zen 67 urteko Portugaleteko (Bizkaia) gizonezkoa, hilik topatu dute Landetan (Frantzia), sendiak agiri batean jakinarazi duenez.
DNA proba batek baieztatu du abenduaren 20an Landetan aurkitutako gorpu bat Andresena dela.
Gizonezkoa abenduaren 3an ikusi zuten azkenekoz, Sestaon, autoan zihoala.
Ertzaintzak Kantabrian ere bilatu izan du azken hilabetean, eta errepideetako eta gasolindegietako bideokamerak aztertu ditu autoa topatzeko, baina ikerketak ez du fruiturik eman.
Sendiak azaldu du "lur jota" daudela Andres hilik dagoelako, baina aldi berean "zoriontsu" agertu dira, behintzat topatu egin dutelako.
Agirian, senideek eskertu nahi izan dute "Poliziak eta agintariek" Andres topatzeko egindako "lan bikaina".