Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotuta Donostian, bikotekideari sudurra apurtzeagatik

Emakumezkoari ebakuntza egin behar izan diote. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Donostian, bikotekideari eraso egin eta sudurra apurtzea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Emakumezkoa ospitalera eraman dute, eta bertan ebakuntza egin behar izan diote.

Herrizaingo Sailaren esanetan, biktimak atzo arratsaldean ohartarazi zuen Ertzaintza, etxetik gertu dagoen telefono-kabina batetik.

Patruila bat bertaratu eta gero, emakumeak azaldu zien eztabaida izan zuela bikotekidearekin, eta horrek eraso egin ziola.

Horrenbestez, agenteak haren etxebizitzara joan ziren, eta ustezko erasotzailea (38 urteko gizon bat) atxilotu zuten, genero indarkeria delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea