Gizartea -

MIGRAZIOA EUSKADIN

Pertsona migratzaileak hartzeko planak 500 plaza eskainiko ditu egunero udan

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez, plaza horietatik 338 Irun inguruan eta Bidasoa eskualdean daude.

Migratzaileak Irunen. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia
Migratzaileak Irunen.
Migratzaileak Irunen. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak 2021eko Udarako Kontingentzia-Plana aurkeztu du astelehen honetan, Euskadin igarotzen diren pertsona migratzaileei laguntzeko. Planak 500 plaza baino gehiago eskainiko ditu egunean, eta modu mailakatuan jarriko da martxan, ezarritako hiru agertokien arabera.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak prentsaurrekoa eskaini du Irungo biltegian, Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarretarekin batera, kontingentzia-plan berezi horren xehetasunen berri emateko.

Artolazabalek azaldu duenez, 338 plaza Irun inguruan eta Bidasoa eskualdean daude, "joan den apirilean iragarri genuen konpromisoa betez".

Uda honetan egingo den larrialdiko arreta humanitariorako Kontingentzia Planak 2018tik izandako esperientzia du oinarri. Horrela, "erantzun egokia eskaintzen eta hobetzen jarraitu nahi dugu", azaldu du Artolazabalek.

Sailburuak Erakundearteko Mahaia osatzen duten hirugarren sektoreko erakunde, organismo eta eragileen inplikazioa eta lankidetza eskertu ditu.

Errenteriak adingabeak ardurapean dituzten emakumeak hartuko ditu

Beatriz Artolazabalek Errenteriako Gaztelutxo aterpetxea ere aipatu du, bere ardurapean adingabeak dituzten emakumeei harrera egiteko erabiliko dena, "migrazioaren dramako kolektiborik ahulenetako bat delako", baieztatu du. Alde horretatik, sailburuak eskerrak eman dizkio Errenteriako alkate Aizpea Otaegiri, lekua eskaintzeagatik.

Espazio lasaia eta esklusiboa jarriko da haientzat eta haien seme-alabentzat, eta beharren arabera aktibatuko den baliabide bat izango da.

Agertoki ezberdinak

Bestalde, Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariak azaldu duenez, udako planak hiru agertoki posible izango ditu.

A agertokia: 100 pertsonatik gora

B agertokia: 200 pertsonatik gora

C agertokia: 400 pertsonatik gora

Kontigentzia Plana UDA 2021

Kontigentzia Plana UDA 2021

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak