Publizitatea
Itxi

2021/06/28

14:11

Gizartea

TREN ZERBITZUA

Renfek tren gehiago izango ditu egunero Karrantzara, Santanderrera eta Madrilera

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Karrantzan denbora zeramaten garraio publiko falta salatzen, ezin baitzen joan-etorriko bidaia egunean bertan egin.

  • Renfek tren gehiago izango ditu egunero Karrantzara, Santanderrera eta Madrilera

    Renfek tren gehiago izango ditu egunero Karrantzara, Santanderrera eta Madrilera. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Uztailaren 11tik aurrera, distantzia ertaineko bi lotura berri jarriko ditu martxan Renfek egunero Bilbo-Santander linean eta zerbitzu bat astelehenetik ostiralera Karrantza eta Bilbo artean.

Bidaiak honako hauek dira: Karrantza (irteera 6.38an) - Bilbo (helmuga 7.53an); Bilbo (13.00) - Karrantza (14:13) - Santander (16.00); eta Santander (14.00) -Karrantza (15:47) -Bilbo (16.59).

Pandemia garaian Karrantzako zerbitzuak gutxitu izanak protestak eragin ditu Bizkaiko bailaran azken hilabeteetan. 2020ko martxoaren 28tik tren bakarra zuten, Bilbo-Santander linean, baina ezin zen joan-etorriko bidaia egunean bertan egin.

Bestalde, Renfek Bilbo-Santander distantzia ertaineko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu irailaren 5ean.

Bilbo-Madril arteko loturak ere areagotu egingo dira eta, uztailaren 5etik aurrera, pandemia baino lehen zirkulatzen zuen bigarren Alviarekin zabalduko da zerbitzua. Bilbotik 17:00etan irtengo da Madril Chamartin aldera eta Madrildik 08: 00etan Bilborantz.

Renfek azaldu duenez, neurri horrek eskaera gero eta handiagoa onartzea ahalbidetuko du, eta pixkanaka handitu ahal izango da, trenen okupazio-indizeak berreskuratu ahala.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;