Gizartea -

TRANS LEGEA

Trans legearen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak

Besteak beste, 14 urtetik gorako pertsonei erregistroan sexua aldatzeko aukera emango die mediku txostenik edo lekukorik gabe.

Trans legearen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Argazkia: EITB Meida
Trans legearen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak
Trans legearen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Argazkia: EITB Meida

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuan hainbat hilabetez negoziatzen aritu ostean, Ministroen Kontseiluak argi berdea eman dio Trans Pertsonen Berdintasun Erreal eta Eragingarrirako eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeko Legearen aurreproiektuari. Lege honek 14 urtetik gorako pertsonei erregistroan sexua aldatzeko aukera emango die mediku txostenik edo lekukorik gabe. Horrela, trans pertsonak despatologizatu egiten ditu, hau da, ez dira gaixotzat hartzen.

"Lege-proiektu honekin, ikusezintasun historiko hori, LGTBI pertsonen eskubideen estigmatizazioa eta aitortzarik eza gainditu nahi ditugu", esan du Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak.

Koalizio gobernuan hainbat hilabetetako negoziazio gogorren ondoren, eta mugimendu feministaren sektore baten kritiken ostean, izapidetzen hasi da, beraz, Trans Pertsonen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrerako eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeko legearen aurreproiektua. 

Irene Montero Berdintasun ministroak esan du Trans Legea onartu izana koalizio gobernuaren "sendotasunaren" erakusle dela. Monteroren arabera, "negoziatu behar denean" eta hilabeteak irauten duten "eztabaida sakonak" izaten direnean, bazkideak gai dira hitz egiteko eta koalizio hitzarmena betetzeko. "Egun historikoa da", gaineratu du ministroak.

Monterok agerraldia egin du Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Juan Carlos Campo Justizia ministroarekin batera, trans pertsonen eskubide zehatzak jasotzen dituen arauaren edukiaren nondik norakoak azaltzeko, bai eta LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzeko neurriak eta diskriminaziorik eza ere.

Berdintasun ministroak azpimarratu duenez, arau horrek aldarrikapen nagusietako batzuk jasotzen ditu, hala nola trans pertsonen erabakitzeko askatasuna, inongo lekukorik eta frogarik gabe, baita horiek despatologizatzea ere. Giza eskubideak bermatze aldera, bi neurri horiek nazioarteko erakunde nagusien eskaeren artean zegoen.

LGTBI eskubideen alorrean ere, hainbat gako jasotzen ditu testuak. Esaterako, pertsona intersexualen eskubideak legeztatzen ditu lehenengoz, eta taldeko pertsonen kontrako diskriminazioen aurrean zigorrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa LGTBI+ azken ordukoa