Gizartea -
Txertaketa
Janssen txertoaren adin muga berrikustea eskatu du Euskadik
Gazteen artean kutsatze-maila handia dela eta, Gotzone Sagarduik uste du komenigarria dela txertaketa-lehentasunak birplanteatzea.
EITB MEDIA
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren lehen aurrez aurreko bileran parte hartu du gaur eguerdian, pandemia hasi zenetik, eta Janssen etxearen txertoa emateko adin-muga berrikustea egokia ote litzatekeen galdetu du.
Gaur egun, Janssenen txertoa 40 urtetik gorakoentzat edo adin guztietako pertsonentzat da, baldin eta beste txerto batzuen bi dosi emateko zailtasunak badaude. Bi kolektiboen txertaketa "oso aurreratuta" dagoela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak uste du beharrezkoa litzatekeela iristen diren txertoak nori eman erabakitzea.
Egoera epidemiologikoari dagokionez, Osasun sailburua "kezkatuta" agertu da gazteenen artean kutsatze-maila handia dagoelako, ikasturtea amaitu ondoren interakzio soziala handiagoa izan delako.
Txertaketari dagokionez, errealitate hori dela eta, "ponentzian eta Osasun Publikoaren Batzordean, txertaketaren lehentasunak birplanteatzea" komeniko litzatekeen galdetu dio Kontseiluari.