Gizartea -

Gertakaria

Bi gorpu topatu dituzte Iruñeko garaje batean zegoen autoan

Hildakoak bikotekideak ziren. Gizonezkoak 80 urte eta mugitzeko zailtasunak zituen; emakumearen inguruko daturik ez dute zabaldu. Litekeena da suizidioa izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko gizonezko bat eta emakumezko hilda topatu dituzte Iruñeko Abejeras kalean dagoen garaje bateko ibilgailu batean, Espainiako Poliziak jakitera eman duenez. Gorpuak 09:45 inguruan aurkitu dituzte. Antza, biktimak ezkonduta zeuden eta inguruko komertzio bateko jabeak ziren. Poliziak uste du beren buruaz beste egin dutela, izan ere, autoaren ihes-hoditik ibilgailuaren barrualdera zihoan tutu malgu bat jarrita zuten.

Poliziak ez du izenik zabaldu, baina gizonezkoak 80 urte inguru zituela eta mugitzeko arazoak zituela jakitera eman du. Emakumearen inguruko xehetasunik, berriz, ez du eman. Dagoeneko hilotzak eraman dituzte eta Espainiako Poliziak ikerketari ekingo dio gertakaria argitzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea