Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Euskadik genero-indarkeriagatik egindako salaketa-tasa txikiena dauka
Hamar kasutik ia seitan (% 57) bikote-harremanak indarrean jarraitzen zuen salaketa jarri zutenean. Gainontzeko lau kasuetan, berriz, harremana hautsita zegoen.
Erredakzioa
Euskadin 954 salaketa egin ziren 2011ko hirugarren hiruhilekoan genero-indarkeriagatik; beraz, 10.000 emakumezkotik 8,54 salaketa izan ziren, Espainiakoa (14,82) baino tasa txikiagoa.
Espainia osoan 35.422 salaketa egin ziren, urteko bigarren hiruhilekoan baino % 3,1 gehiago. Horrek esan nahi du, 2011ko uztaila eta iraila bitartea batezbeste 385 salaketa jarri zirela, Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak zabaldutako estatitiken arabera.
Ikerketa Emakumearen Kontrako Indarkeriarako 106 epaitegi esklusiboetan eta eskumen partekatuak dituzten 355 epaitegietan hartutako datuetan oinarritzen da.
Estatuko salaketen % 71,36 biktimek jarri zituzten, % 11,57 lesio-agiriengatik jarri ziren eta % 14,4 Poliziak zuzenean parte-hartuta. Familiak salaketa jarri zuen kasuen % 1,06ean bakarrik, eta % 1,61 laguntza-zerbitzuek jarritakoak ziren.
Hamar kasutik ia seitan (% 57) bikote-harremanak indarrean jarraitzen zuen salaketa jarri zutenean. Gainontzeko lau kasuetan, berriz, harremana hautsita zegoen.
Ia 12.000 salaketa Estatu osoan
Genero-indarkerian dauden organoek 11.438 epai eman zituzten guztira. Horietatik % 62 zigorrak izan ziren (7.118) eta % 38a, berriz, errugabetasunekoak (4.320). 2011ko hirugarren hiruhilekoan Espainiako Epaitegi eta Tribunalek 11.847 pertsona epaitu zituzten genero-indarkeriagatik.