Gizartea -
Hemorragiaz hil da
Emakume bat umea izan eta bi egunera hil da, haurra hil ostean
Emakumeak ez zion bere senarrari ere esan haurdun zegoela. Umea izan zuen eta ohe baten azpian utzi zuen jantzita.
Erredakzioa
40 urte inguruko emakume batek ume bat izan zuen larunbatean eta ustez erditu ostean hil zuen; ondoren, ohe azpian jarri zuen eta hemorragia bat izan zuen. Bi egun beranduago hil da hemorragiaren ondorioz. Ezbeharra Leganesen (Madril) gertatu da.
Poliziak baieztatu duenez, gertaera joan den 14an gertatu zen, 15:00 aldera, Leganeseko Aragon kalean.
Emakumearen (M. M. J. M.) senarrak deitu zien larrialdi zerbitzuei, hemorragia bat zuela esateko. Medikuen arabera, emakumeak garaia baino lehenago izan zuen umea.
Emakumeak ez zion senarrari esan haurdun zegoenik, gizonak Poliziari jakinarazi dionez.
Poliziak azkenean umea aurkitu du, hilik, ohe baten azpian eta arroparekin jantzita.
Autopsiaren arabera, umea bizirik jaio zen, baina ondoren hil zen, eta lehen ikerketen arabera, ustez emakumeak umea hil zuen.
Emakumea 12 de Octubre ospitalera eraman zuten larri eta bi egun beranduago hil zen hemorragiaren ondorioz.