Gizartea -

Liskar baten ondorioz

Gasolindegiko ilara errespetatu ez, eta barra betekin erasotua, Lezon

Liskarra gasolindegiko ilara ez errespetatzeaagtik hasi zen. Atxilotuak burdinezko barra batekin jo zion beste bezero bati ilara ez errespetatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, kamioilari bati burdinezko barra batekin eraso egiteagatik. Ustez, ez zuen ilara errespetatu eta horregatik jo zion orain atxilotuta dagoen gizonak, herrizaingo sailak esan duenez.

Arratsaldeko 7:30ak aldera gertatu zen. Lezoko gasolindegi bateko langileek Ertzaintzara deitu zuten gertatzen ari zenaz ohartarazteko.

Bertaratu zirenean, sudurretik odoletan zegoen gizon bat aurktiu zuten, eta besoan eta bular aldean ere hainbat kolpe zituen. Larrialdietarako zerbitzuak artatu zuten biktima eta Ertzaintzak 45 urteko erasotzailea atxilotu zuen.

Ustez, erasoa ilara ez errespetatzeagatik gertatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea