Gizartea -

Iragarpena

Aldaketa handirik gabe, zerua ilun eta euri txikia EAEn

Hodeiak hizpide izango ditugu gurean eta baita euria ere, orduak aurrera egin ahala gutxituz joango diren arren. Astearen hasieran joera berdinari eutsiko diogu baina astearterako hobera joko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeru hodeitsuak eta euri, orokorrean arina, izango ditugu hizpide Euskadin asteburu honetan . Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igandean larunbateko eguraldi bera izango dugu. Kantaurialdean zerua oso hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du oro har; Gipukoan eta Nafarroa ipar partean sarriago egingo du. Araba eta Nafarroa barnealdean berriz, urdinguneak irekiko dira eta giro lehorrarekin jarraituko dugu. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturan gorabehera handirik ez dugu espero.

Astelehenean ipar partean giro kaskarra. Kantaurialdean zerua ia erabat estalita egongo da eta giro bustiarekin jarraituko dugu, tarteka euri txikia egingo du. Zenbat eta hegoalderago mugitu, orduan eta txikiagoa da euria egiteko probabilitatea. Hala, Araba hegoaldean eta Nafarroa barnealdean ateri eutsiko dio. Haizeak itsasaldetik jotzen jarraituko du eta tenperaturak koska pare bat behera egingo du egunean zehar. Jaitsiera honekin, elur-kotak ere behera egingo du eta 1400 m inguruan kokatuko da.

Zeruan hodeiak nagusi direla esnatuko zaigu asteartea, baina arratsaldean hodeitza saretuz joango da eta urdinguneak gailenduko dira, bereziki hegoaldean. Kantaurialdean, goizean oraindik busti egin badezake ere, arratsalderako atertu eta argituz joango da zeru-gaina. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du, baina hodeiak gutxitu egingo direnez, gauean barnealdeko hainbat zokotan izotz txikia bota dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea