Publizitatea
Itxi

2021/07/05

13:23

Gizartea

Koronabirusa

Nafarroak atzera egin eta dantzalekuen itxiera ordua aurreratu du

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Uztailaren 7ko 00:00etan indarrean jarriko den foru agindu berriaren arabera, tabernak eta diskotekak 01:00etan itxi beharko dituzte.

1:26
Santos Indurain. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak dantzalekuen eta tabernen itxiera aurreratzeko foru agindua onartu du, azken egunotan covid-19 kasuek gora egin ostean. Horrela, uztailaren 7tik aurrera, tabernak eta dantzalekuak 01:00etan itxi beharko dituzte.

Santos Indurain Osasun sailburuak larrialdiko pandemiaren jarraipen batzordearen ostean egin du iragarpena, eta prentsaurrekoan Jose Maria Aierdi eta Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak izan ditu alboan.

Nafarroan 700dik gora dira jada Salouko ikas bidaiarekin lotutako positiboak, eta kezka handia ari da eragiten Nafarroan, are gehiago interakzio handiagoa aurreikusten zen garai honetan; izan ere, egunotan San Fermin jaiak ospatuko ziren. 

Osasun kontseilariaren arabera, Nafarroa bizitzen ari den une "zail eta larriaren" aurrean, Gobernuak bertan behera utziko du gutxienez 15 egunez uztailaren 2tik indarrean dagoen azken foru aginduaren baitan, establezimendu batzuen gehieneko jarduera-ordutegiari dagokion neurria.

Zehazki, arau berriak 01:00etan ezartzen du irekitzeko gehieneko ordutegia taberna berezietan eta kafe ikuskizunaren lizentzia duten establezimenduetan, diskoteketan eta dantzalekuetan.

Foru agindu berria uztailaren 7an sartuko litzateke indarrean, 00:00etan, Foru Komunitate osoan, eta uztailaren 20ra arte luzatuko litzateke.

Kasuen gorakada

Azken orduetan 507 kasu atzeman dituzte Nafarroan, azken asteetako kopururik altuena nabarmen.

Osasun sailburuak aitortu duenez, Nafarroako Gobernuak "kezka handia" du, batez ere ez dakitelako igoera horrek zer nolako eragina izango duen, are gehiago interakzio handiagoa aurreikusten zen garaian.

Hori dela eta, zuhurtziaz jokatzeko deia egin du, uztailaren 6an sanferminetako bazkari tradizionalak egiteko aukerari buruz galdetuta.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak, bere aldetik, Salouko makrobotrea ez dela edozein egoeratan gertatu azpimarratu du, baizik eta gaueko aisialdiarekin lotuta dagoela, barne espazioetan, neurriak lasaitu diren lekuetan".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;