Publizitatea
Itxi

2021/07/06

08:02

Gizartea

Diskriminazioa eta aniztasuna

EAEko gizartea irekiagoa da, baina jarrera intoleranteak mantentzen ditu

EITB MEDIA

Horrez gain, herritarren % 24,4k esan dute noizbait diskriminazioa jasan dutela. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako ikerketaren ondorioak dira.

  • Arrazakeriaren kontra Donostian egindako manifestazio bat.

    Arrazakeriaren kontra Donostian egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrak aniztasunaren alde daude, baina, hala ere, jarrera intoleranteak mantentzen dituzte, besteak beste, ijitoen komunitatearekiko eta migratzaileekiko. Hala dio Diskriminazioa eta Aniztasuna Euskal Autonomia Erkidegoan: perspektiba, eremuak eta kolektiboak izeneko ikerketak.   

Lana EHUko Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin du, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak Sailaren laguntzarekin.

Halaber, euskal herritarren % 24,4k noizbait diskriminazioa jasan dutela adierazi dute. Portzentaje hori % 28,9koa da emakumeen kasuan eta % 19,6koa gizonezkoen kasuan. Gehien errepikatu diren arrazoiak emakumea izatea, jatorria eta adina izan dira.

Ikuspegiren txostenaren arabera, "oro har, euskal gizartean diskriminazio-maila, nabaritutakoa nahiz jasandakoa, txikia da eta aniztasunaren aldeko jarrera handia da". Aniztasun soziala onartzeko maila neurtzeko indizea kontuan hartuta, euskal gizarteak 100 puntutik 72,7 lortu ditu. "Horrek erakusten du zer hobetu badagoela, baina esan daiteke gure gizartea irekia, inklusiboa eta tolerantea dela", dio txostenak.  

Edonola ere, agerian geratu da herritarrak ez direla "horren toleranteak" zenbati kolektiborekin, tartean ijitoen komunitatearekin eta pertsona migratzaileekin. Kolektibo horietako pertsonek zailtasunak dituzte, batez ere, etxebizitza bat eskuratzeko. Gazteek ere oztopo gehiago izaten dituzte etxea lortzerakoan. Ildo horretan, herritarren % 82,2k uste dute etxe bat alokatzerakoan aukera berdintasuna bermatuta ez dagoela.

Enpleguari dagokionez, diskriminaziorik handiena emakumeek pairatzen dute. Herritarren % 78,1ek esan dute pertsona guztiek ez dituztela aukera berberak lanpostu bat lortzeko. Eta % 77,6k adierazi dute ardura postu bat eskuratzerakoan aukera berdintasuna bermatuta ez dagoela. Emakumeek, migratzaileek eta ijitoek sufritzen dute, batez ere, diskriminazio hori.

Diskriminazio sexistari dagokionez, hiru emakumetik batek (% 32,2) esan dute Euskal Autonomia Erkidegoan diskriminazio sexista nahiko edo oso ohikoa dela. Galdetutakoen % 65,8k, berriz, ohikoa ez dela uste dute. Beraz, gizonekin alderatuta, emakumeak diskriminazio sexistaz gehiago jabetzen dira.

Horrez gain, emakumeen % 42,5ek adierazi dute emakume direlako lana lortzeko arazo gehiago dituztela. Eta erdiak baino gehiagok (% 55,5) uste dute emakume izatea oztopo bat dela ardura postu batera heltzeko.   

Bestalde, Ikuspegik dio diskriminazioa hainbat faktore kontuan hartuta aztertu behar dela, eta adierazle horiek guztiak batuta zaurgarritasuna areagotu egiten dela ohartarazi du. Ildo horretan, generoa, adina eta jatorria nabarmentzen ditu. Baina baliabide ekonomikoak eta itxura fisikoak ere eragina dutela aipatzen du.  

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;