Gizartea -
'Gezur eta irainengatik'
Javier Arenasen biografia Wikipedian aldatzeagatik, inputatuta
Aldaketak Andaluziako Kultura probintzi ordezkaritzako ordenagailu batetik egin ziren, Jaenen.
Erredakzioa
Sevillako instrukzioko 7. epaitegiak pertsona bat inputatu du Andaluziako Alderdi Popularreko presidentearen, Javier Arenasen, Wikipediako biografian aldaketak egiteagatik.
Andaluziako PPk salaketa jarri zuen, Juntako ordenagailu batetik Wikipedian dagoen Javier Arenasen biografian "aldaketak" egiten ari zirela eta, horren eta horren senitartekoen aurka, batik bat, "gezurrak eta irainak" jartzen ari zirelako.
Ikerketa judiziala hasi zen orduan, eta dagoeneko bi lagun inputatu dituzte. Andaluziako bi buruzagi 2010. urtean epailearen aurretik pasatu ziren ordenagailuak identifikatuta zituztela berresteko, baina ez aldaketak egin zituzten pertsonak.
Aldaketak Jaenen egin omen zituzten, Juntako Kulturaren probintzi ordezkaritzako ordenagailu batetik, eta PPk salaketa jarri zuenetik, ikertzen aritu dira.