Gizartea -

KORONABIRUSA

Urrira arte indarrean egongo den Bizi Berri IV Plana onartu du Jaurlaritzak

Plan berriak arrisku-maila bakoitzari egokitutako hiru agertoki aurreikusten ditu eta Legebiltzarrean onartu berri den pandemiaren aurkako Legearen babes juridikoa izango du.

Jaurlaritzak Bizi Berri IV Plana onartu du, urrira arte indarrean egongo dena. Foto de archivo: EFE
Jaurlaritzak Bizi Berri IV Plana onartu du, urrira arte indarrean egongo dena
Bizi Berri IV planak ostalaritzaren itxiera 01:00era aurreratzea aurrikusten du

1:54

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Bizi Berri IV Plana onartu du Gobernu Kontseiluaren bileran, eta uztailetik urrira egongo da indarrean, pandemiari aurre egiteko "jarduera-esparru" gisa. Plan berriak Legebiltzarrak onartu berri duen pandemiaren aurkako Legearen "babes juridikoa" izango du.

Gaur onartutako dokumentua asteazken honetan aurkeztuko du Iñigo Urkullu lehendakariak, LABIren bileran, taldea osatzen duten erakundeetako ordezkarien aurrean.

Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Gobernuko bozeramaileak esan du plana Legebiltzarrean covid-19ri aurre egiteko Neurrien Legea onartu eta gero datorrela eta lege horretan dagoela oinarrituta.

Gainera, planean oinarritutako erreferentziazko panel bat egongo da, Lehendakariari proposamenak egiteko aholkuak ematen dizkioten Batzorde Tekniko eta Zientifikoko kideentzat lagungarri izango dena.

Bizi Berri IV Planaren erreferentzia-panela

Esparru horretan, Bizi Berri IV Planaren panel berriak arrisku-maila bakoitzari egokitutako hiru agertoki, adierazle eta prebentzio-neurri egituratzen ditu.

1. maila (Transmisio baxua): Maila horretan, metatutako intzidentzia-tasa 0-60 kasu artekoa izango litzateke 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioaren 1. agertokia hartuko litzateke kontuan.

Jarduerak eta establezimenduak ixteko gehieneko ordutegia 01:00-03:00 izango litzateke, eta, besteak beste, itxita dauden jardueren irekiera baloratuko litzateke.

2. maila (Transmisio neurrizkoa): Intzidentzia-tasa metatua 60-150 kasu artekoa izango litzateke 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioaren agertokia 1 eta 2 artekoa.

Establezimenduak, berriz, 00:00etatik 02:00etara itxi beharko lituzteke.

3. maila (Transmisio tentsionatua): Metatutako intzidentzia-tasa 150-300 artean kokatzen da 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioko 2. agertokia hartuko litzateke kontuan.

Establezimenduak 22:00etatik 01:00ak bitartean itxi beharko lituzkete, eta pertsona taldeak biltzen dituzten jarduerak itxiko egingo liratezke.

Gainera, hiru mailetan, adinaren araberako txertatutako biztanleria eta talde-immunitaterako hurbilketa hartuko litzateke kontutan, baita aldaera berriak eta horien transmisio maila ere.

Plan berriak uztailetik urrira bitartean egongo da indarrean, eta Legebiltzarrak oraintsu onartutako pandemiari aurre egiteko legearen babes juridikoa izango du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak