Publizitatea
Itxi

2021/07/06

18:02

Gizartea

Baheketak

Mila positibotik gora atzeman dituzte Nafarroan, Salouko agerraldiarekin lotuta

EITB MEDIA

Positibo eman duen pertsonaren profilari dagokionez, astelehenean atzemandako kasuen % 86, 15 eta 29 urte bitarteko adin-tarteari dagozkio.

  • Iruñeko autobus geltokian egindako baheketa. Argazkia: EFE.

    Iruñeko autobus geltokian egindako baheketa. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Osasun Sailak egindako atzemate, proba diagnostiko eta kasuen jarraipenari esker, azken bost egunetan mila positibo baino gehiago erregistratu dituzte Salouko agerraldiarekin lotuta. Positibo horien bi heren baheketatik etorriak izan dira.

Datozen egunetan ere Osasun sailak zerbitzua mantendu egingo du Salou edota antzeko tokietatik datozen gazteentzat Forem gunean, behin Iruñeko autobus geltokiko baheketekin amaitu ondoren. Guztira 2.000 PCR proba egin zaizkie Iruñea eta Tuterako gazteei.

Bestalde, neurri arautzaileen esparruan, gaur gauerdian indarrean sartuko da gaueko aisialdia eta tabernak lizentzia bereziarekin ixteko ordutegia 01:00etara aurreratzeko premiaz izapidetutako foru agindua.

Positiboen % 86, 15 eta 29 urte bitartekoak

Atzo egindako eta astearte honetan jakinarazitako 425 positiboetatik, % 86k 15 eta 29 urte bitarte dituzte. Ehuneko hori % 93ra iritsi zen aurreko egunean, ekainaren 30etik etengabe hazi ondoren, eta adin-tarte horrek kasu guztien % 59a osatu zuen.

Gazteen artean positibo kopuru altuak Nafarroako eguneroko positiboen igoera eragin du: uztailaren 2an 121 izan ziren, uztailaren 3an 349 eta uztailaren 4an 507. Gauza bera gertatu zen positibotasun orokorrarekin, uztailaren 4an % 4,8tik % 27ra igaro baitzen, eta astearte honetan % 17,9ra jaitsi da.

Agerraldi horren ezaugarriak kontuan hartuta (oso lotuta dago gazteek hainbat talde eta fasetan egindako bidaiekin), baheketak positiboak "detektatzeko oinarrizko tresna izan dira". Osasun Sailak agerraldiarekin lotutako mila kasu baino gehiago atzeman ditu azken bost egunetan, horietatik bi heren baheketetatik, jarduera-fase honetako ia behin betiko zifra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;