Publizitatea
Itxi

2021/07/06

20:42

Gizartea

Koronabirusa

Bizi Berri IV Plana: mailak, ordutegiak, edukierak eta gainerako neurriak

EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzaren plan berria uztailetik urrira bitartean egongo da indarrean. Deseskalatzean aurrera egiteko nahiz neurriak gogortzeko irizpideak biltzen ditu dokumentuak.

  • Jendea kaletik musukoa jantzita.

    Jendea kaletik musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak Bizi Berri IV Plana onartu du, eta, aurrerantzean, LABI teknikoak dokumentu hori erabiliko du eredutzat koronabirusaren pandemiari aurre egiteko neurriak proposatzeko.

Plan berria urrira arte egongo da indarrean, hiru maila aurreikusten ditu eta hainbat adierazle hartuko ditu kontuan: azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua, ZIUetako okupazioa, txertoa hartu duten pertsonen kopurua, talde immunitatea eta aldaera berrien hedapena.    

1. MAILA | TRANSMISIO BAXUA: Maila horretan, metatutako intzidentzia-tasa 0-60 kasu artekoa izango litzateke 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioaren 1. agertokia hartuko litzateke kontuan.

- Jarduerak eta establezimenduak ixteko gehieneko ordutegia 01:00-03:00 izango litzateke, eta, besteak beste, itxita dauden jardueren irekiera baloratuko litzateke.

- Oro har, esparru eta establezimenduetarako edukiera-muga % 75ekoa izango litzateke, baina murrizketa hori bertan behera uztea aztertuko lukete.

- Taldean 10 pertsona edo gehiago biltzeko aukera egongo litzateke, eta murrizketa hori kentzeko aukera aztertuko lukete.

2. MAILA | TRANSMISIO NEURRIZKOA: Intzidentzia-tasa metatua 60-150 kasu artekoa izango litzateke 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioaren agertokia 1 eta 2 artekoa.

- Establezimenduak, berriz, 00:00etatik 02:00etara itxi beharko lituzkete.

- Oro har, esparru eta establezimenduetarako edukiera-muga % 60koa izango litzateke.

- Taldean, gehienez, 6-10 pertsona biltzea baimenduko lukete.

3. MAILA | TRANSMISIO TENTSIONATUA: Metatutako intzidentzia-tasa 150-300 kasu artean kokatzen da 100.000 biztanleko, eta ZIUetako okupazioko 2. agertokia hartuko litzateke kontuan.

- Establezimenduak 22:00etatik 01:00ak bitartean itxi beharko lituzkete, eta pertsona taldeak biltzen dituzten jarduerak itxiko egingo lirateke.

- Oro har, edukiera-muga % 50ekoa izango litzateke esparru eta establezimendu ezberdinetan.

- Taldean, gehienez, 4-6 pertsona elkartzea baimenduko lukete.

Gainera, hiru mailetan, adinaren araberako txertatutako biztanleria eta talde-immunitaterako hurbilketa hartuko litzateke kontutan, baita aldaera berriak eta horien transmisio maila ere.

 

 

EGOERAK Erreferentziazko adierazleak Balioespen-adierazle osagarriak
1. MAILA - Intzidentzia tasa 14 egunetan: 0-60
- ZIUko okupazioa 1. agertokian
-Txertatutako biztanleria, adin-taldeen eta talde-immunitatera hurbiltzearen arabera
- Aldaera berriak (VOC) eta aurretiazko immunitatearen ihes-maila
- R0 ugalkortasun-indizea
- Tasak
- Eragina adin-tarteen arabera, 65 urtetik gorakoei arreta berezia eskainiz
- Trazabilitatea
- Goranzko joera, beheranzko joera edo joera egonkorra
- 7 eguneko metatutako Intzidentzia-tasen bilakaera
2. MAILA - Intzidentzia tasa 14 egunetan: 60-150
- ZIUko okupazioa 1. eta 2. agertokian
- Txertatutako biztanleria, adin-taldeen eta talde-immunitatera hurbiltzearen arabera
- Aldaera berriak (VOC) eta aurretiazko immunitatearen ihes-maila
3. MAILA - Intzidentzia tasa 14 egunetan: 150-300
- ZIUko okupazioa 2. agertokian
-Txertatutako biztanleria, adin-taldeen eta talde-immunitatera hurbiltzearen arabera
- Aldaera berriak (VOC) eta aurretiazko immunitatearen ihes-maila

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;