Gizartea -

AMIANTOA

Amiantoaren ondorioz hildako langile baten senideek 152.761 euroko kalte-ordaina eskatu dute

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) adierazi duenez, biktimak lan egin zuen Patricio Echevarria SA enpresak "ez zuen amiantoaren legedia betetzen".

Asviamiek Donostiako Justizia Jauregian egindako elkarretaratzea. Argazkia: IU Gipuzkoa.
Asviamiek Donostiako Justizia Jauregian egindako elkarretaratzea. Argazkia: IU Gipuzkoa.
Asviamiek Donostiako Justizia Jauregian egindako elkarretaratzea. Argazkia: IU Gipuzkoa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amiantoak eragindako minbiziaren ondorioz iaz hildako langile baten senideek 152.761,04 euroko kalte-ordaina eskatu diete CIE Legazpi, Corporación Patricio Echeverria SA eta Sidenor Aceros Especiales SL enpresei.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) elkarretaratzea egin du ostiral honetan Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean, familiari babesa emateko eta biktimak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatzeko.

Biktimari 2019ko abenduan atzeman zioten mesotelioma epiteloide gaizto batekin. Gaixotasun hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Madrilen duen Probintzia Zuzendaritzak bere lan profesionalaren ondorioz garatu zuela aitortu zuen. Gaixoa hurrengo urteko maiatzean zendu zen.

Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, langilea desmoldekatze lanak egiten aritzen zen. Dirudienez, amiantoa lingote-ontzietan jarri, askatu eta arnastu egin zuen langileak, enpresak arriskuaren berri eman gabe eta eskatutako gutxieneko segurtasun-neurriak hartu gabe".

Jesus Uzkudun Asviamieko bozeramaileak adierazi duenez, biktimak 1977tik 2009ra lan egin zuen Patricio Echevarria SA enpresak "ez zuen amiantoaren legedia betetzen". Horrenbestez, "behar-beharrezkoa" den kalte-ordaina eskatu dute.

Uzkudunen arabera, "hori da enpresek minbizia eragiten duten substantziekin lotutako ez-betetzea gelditzeko modu bakarra". Gainera, "lan istripuak ez bezala, gaixotasun horiek ez direla "bat-batekoak" azpimarratu dute, baina bai "heriotza zigor luzeak".

Eusko Legebiltzarrean eta Madrilen "duela urte asko" onartu zen konpentsazio funtsaren sorrera "bizkortzeko" eskatu du bozeramaileak, izan ere, gaur egun "kasu askotan ez dagoela erreklamazioa egiteko enpresarik" salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Minbizia Epaiketak argazkiak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa