Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatuen kopuruak goraka jarraitzen du Euskadin, azken orduotan 737 zenbatuta

Covid-19a atzemateko 9.384 proba egin ziren atzo, eta positibotasun tasa % 7,9koa izan zen, apirilaren 26tik jaso den tasarik altuena.

Osasun langile bat, txertoa prestatzen. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat, txertoa prestatzen. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat, txertoa prestatzen. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kasu berrien kopuruak goraka jarraitzen du EAEn. Azken orduotan 737 kasu berri zenbatu dira, bezperan baino 34 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, covid-19a atzemateko 9.384 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, aurreko egunean baino 194 gehiago. Positibotasun tasa % 7,9koa da, apirilaren 26tik jaso den tasarik altuena.

Lurraldeka, 352 kasu Bizkaian zenbatu dira, 263 Gipuzkoan eta 91 Araban. EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandako kasuak, berriz, 31 dira.

Kutsatu kopurua hazi egin bada ere, oraingoz, ospitaleratzeetan ez du eraginik izan: 23 pertsona ingresatu zituzten atzo covid-19agatik, EAEko erietxetan (ostegunean, 27). ZIUetan, berriz, 28 pertsona daude koronabirusak jota, bezperako kopuru bera.

Nafarroa

Nafarroan ere, azken orduotan igo egin dira, berriro, covid-19 kasuak: 304 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 29 gehiago. Halere, positibotasun tasa puntu bat jaitsi da, % 13,3tik % 12ra.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo ez zen koronabirusak eragindako heriotzarik izan Foru Erkidegoan. Denera, lau pertsona ospitaleratu zituzten, covid-19arekin, horietako bat, ZIUn. Datu horiekin, denera 29 pertsona daude Nafarroako erietxetan covid-19agatik, 11 ZIUn.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak